Turismorako etxebizitzen konpentsazio legearen alde egin du Frantziako Estatu Kontseiluak. Erabakia «garaipen juridiko garrantzitsutzat» jo du Euskal Elkargoak; FNAIMek eta ULMT64k hiruna mila euro pagatu beharko dizkiote. Estatu Kontseiluak erran du «interes orokorreko behar larri batek» justifikatzen duela etxeen erabilera aldatzeko araudia.