Euskara, soziolinguistika, herrigintza. EH
Basque language & Country, sociolinguistics
Kike Amonarriz
Loading...
“Streaming aroa”
Oso interesgarria eta irakurterraza @urtziurkizu.bsky.social -en liburua. Amaierako bi ideia:
-Adimen artifiziala da ikus-entzunezkoen sektorea gehien aldatuko duen faktorea.
-Ez zaitzala Netflixen algoritmoak irentsi eta zulo batean sartu. Ireki leihoa, sartu dadila haizea.
Bertso poteoa Oibarren Julio Soto eta Joanes Illarregirekin.
Duela hamarkada gutxi, pentsaezina izango zen, baina… ezina ekinez egina!
Zangozerrian ere euskararen Pizkundea abian da!
Bihar, larunbatez, IRUÑEAN ikusiko dugu elkar EUSKALTZALEON MARTXAn!
@kontseilua.eus pizkundea.eus
[EUS] Aberriaren mugak
[ES] Los límites de mi patria
[FR] Les limites de ma patrie
[EN] The limits of my homeland
Letra / Lyrics : Joxerra Garzia
👉🏼 Txomin Artola + Et Incarnatus
youtu.be/8h1I31OO4BI?...
Ez nuen berehala pentsatuko, nire denboran, euskal musika talde batek San Mames bi aldiz beteko zuenik eta #Mitoaroa bezalako ikuskizun bat bizituko nuenik. Herrigintza uhin erraldoia.
Biba Zetak eta bejondeiala Pello Reparaz! Hurrena arte!
Deustobarometroak euskarari buruz argitaratu dituen erantzun guztiak irakurrita, nabarmena da gehiengoa euskara administrazioan unibertsalizatzearen alde dagoela eta egungo eskaera maila mantendu edo hobetzearen alde, ez murriztearen alde.
Emaitzak erdara hutsez kaleratu dira!
Si leemos todas las respuestas del Deustobarómetro sobre el euskera es notorio que la mayoría apoya la universalización del euskera en la administración y mantener o mejorar el nivel de exigencia actual; no reducirlo.
“Gurasoak eta euskararen erabilera” bideoa grabatu nuen EHIkastolentzat.
👉🏼 youtu.be/PUmQWeMzuh4?is…
Orain Ikastola aldizkariak erreportajea kaleratu du P. Kasaresen eta bion mezu nagusiekin.
[PDF] https://ikastolak.eus/sites/default/files/pdf_dokumentuak/2026-06/Ikastola-aldizkaria-269.pdf
Munduko hainbat hizkuntza komunitateren egoera eta erresistentzia historiak
@francescgisbert.bsky.social -en “La resistència lingüística” liburuan.
Laburpena, kasu esanguratsuak eta irakurketak sortutako hausnarketak blogean.
kikeamonarriz.eus/hizkuntza-er...
“Deustobarometroaren euskarari buruzko emaitzak irakurriz”
sarrera argitaratu dut blogean, ez natorrelako bat, hizkuntza politika kritikatzen edo arbuiatzen duen askok egindako irakurketarekin.
kikeamonarriz.eus/deustobarome...
Kike Amonarriz
Kike Amonarriz
Kike Amonarriz
Kike Amonarriz
Kike Amonarriz
Kike Amonarriz
Kike Amonarriz
Kike Amonarriz
Kike Amonarriz
Kike Amonarriz
EKAINAK 13 · IRUÑEA // Euskaltzaleok antolatzeko beste urrats bat, euskaraz bizitzeko behar den dena eskuratzeko bultzada. Euskaltzaleon garaia da!
Francesc Gisbert Alcoiko (Alacant) irakasle eta ikertzaileak munduan zehar haien etorkizunaren alde borrokan ari diren hizkuntza komunitateei buruzko dibulgazio liburua kaleratu du Bromera argitaletxe...
Azken Deustobarometroak euskararen inguruan kaleratu dituen emaitzek eman dute zeresana. Baina, hainbat hedabidetan zabaldu diren eta hainbat erakunde eta pertsonari irakurri dizkiedan interpretazioek...